XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lan zabal hau burutzean, arazo ugari aurkitu dute Lurrekoek nahiz Elhuyarrekoek, baina arazo nagusia euskararen erabilpena izan da.
Honen haritik,
Ildo beretik, Iñaki Irazabalbeitiak,
Baina bestelako arazorik ere izan da: sarrera ez den aipamenen bat jatorrizko hizkuntzan edota euskaratuta ematea, lokalismoak, neologismoak eta erderakadak baztertzea, estilo bateratua erabiltzea, informazio kopurua zehaztea eta onomastika mailako aukeraketak egitea,
Sarrera bakoitzak ematen duen informazio-mota ezartzean bi entziklopediek bat egin dute.
Biek aipatzen dute hitz bakoitzaren kategoria gramatikala, alorra, definizioa, adierak eta -luze edo laburrago- erabiltzailearentzat egoki izan daitezkeen hainbat hitz, sarrerarekin lotura zuzena dutenak eta, kasu, gehien ezagutzen den zientzi alorrean duen balorea edo esanahia.
Josu Zabaleta, Lur entziklopediaren zuzendaria
Guk beharrezkotzat jotzen genuen horrelako lanik burutzea, orain arte euskal ikasleek eskolarteko kontsulta guztiak espainiera eta frantseseraz egin behar izan bait dituzte.
Hemendik aurrera, itzulpenak eginez aritu behar izan duen belaunaldi honen ostean, euskara hutsezko belaunaldia sortuko da.
Helburu nagusi hau lortu ahal izateko, bi arau betetzen saiatu gara.
Batetik, ondo idatzia egotea; euskara aldetik zuzena izatea eta definizio zailetan galdu gabe, ulergarria izatea.
Edozein irakurlerentzat baliagarri den estiloa bilatzen saiatu gara.
Bestetik, ematen den informazioa seguru izatea, kontrastatua; horretarako behin eta berriro zuzenketak egitea derrigorrezkoa izan zaigu.
Saiatu gara, bestalde, hizkuntzaren zulo ezkutuetan ez erortzen.
Izan ere, aise topa daiteke edozein entziklopediatan
Beraz, amaigabeko lana da informazio iturri askoren aurka aritu eta ematen duten informazio hori gure iragazitik pasatzea.
Mundu osoko informazioa ematea bai, baina Euskal Herriaren egoerari eta izateari egokituta.